Hamabi hazbeteko singlea (12") ( sistema metrikoan 30,48 zentimetro) tamaina horretako gramofono eta biniloko disko formatua da, baina 45 RPM- tan grabatutakoa ohikoan.
Tamainaz formatu hau 33 RPM- tan grabatutako LP binilozkoen berdina da, baina 45 RPM-etan, abesti bakar edo pare bat argitaratzeko erabili izan zen, batik bat 20. mendearen azken laurdenean. EP edo maxisingle ere esaten zitzaien, baldin eta bere edukia single ohikoa baino luzeagoa zen, 7-12 minutu arteko pieza bat, esate baterako.
Garai guztietako 12 hazbeteko binilozko maxisingle salduena Blue Monday izan da, New Orderren abestia (1983)[1].